Gizartea -
protesta
Bilboko Udaletxeko zubia moztu dute sexu erasoak salatzeko
Bilboko Gazte Sare Feministako bi kide zubitik eskegi dira eta zubia moztu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Hamarna lagunek Bilboko Udaletxeko zubia moztu dute gaur goizean, azken boladan jasotako sexu erasoak salatzeko. Bilboko Udalak eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez, soka bat jarri dute zubiaren zabaleran eta punta bakoitzetik ekintzaile bana eskegi dira.
Protesta 9:10 aldera hasi eta 10:40an amaitu da; bertan, Bilboko Gazte Sare Feministako partaideak bildu dira eta zubia moztu dute, Bilbon, Donostian eta Gasteizen azken boladan jazotako bortxaketak eta sexu erasoak salatzeko. Atzo, esaterako, Donostiako Piratek bertan behera utzi zuten asteazkeneko egitaraua, erasoen ondorioz.
Ertzaintzak protestan ibili direnak identifikatu ditu, eta desordena publikoa egotzi die.
Protestak ez du ia eraginik izan trafikoan goiz egin dutelako eta jaieguna delako.
________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.