Gizartea -

Aste Nagusia 2019

Balearen desfilea umeen ekitaldirik gogokoena izango da aurten ere Bilbon

Balea, Olagarroa, Txangurroa eta Bisigua, iaz familiara bildutako Txirlarekin batera, hiriko kaleetan zehar ibiliko dira, abuztuaren 18an.

Balea, protagonista nagusia, Moyua pazan. Argazkia: Bilboko Udala
Balea, eguneko protagonista nagusia
Balea, protagonista nagusia, Moyua pazan. Argazkia: Bilboko Udala

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearen desfilea abuztuaren 18an egingo da, 2019ko Aste Nagusiaren baitan. Batez ere familiei zuzenduta dagoen kalejira hau Plaza Biribiletik abiatuko da, Kale Nagusian zehar, 19:00etan. Bilbao 700 Fundazioak antolatu du.

Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez, Balea, Olagarroa, Txangurroa eta Bisigua, iaz familiara bildutako Txirlarekin batera, hiriko kaleetan zehar ibiliko dira, umeekin eta gazteekin jostetan, musikaz lagundutako erritmoarekin, eta artistek eta animazioko ikuskizunek girotuta.

Esan bezala, Plaza Biribiletik abiatuko dira animazio-konpainiak eta taldeak 19:00etan, Kale Nagusian zehar; eta kalea soinuz, kolorez eta alaitasunez beteko dute.

Kalejiraren buruan Troko Bloco perkusio taldea joango da, eta atzealdean, udalaren garbiketa-taldea.

Huek izango dira Balearen desfileko protagonistak:

Balea

Eszenara aterako den lehen pertsonaia da. 12 metro luzeko eta 5 metro zabaleko puzgarri handi bat, publikoari ura botatzen diona. Urtean behin bakarrik agertzen da, Aste Nagusiaren barruan Bilbon egiten den desfile berezi honetan, hain zuzen. Bere ibilbidean zehar baleak ondoan ditu urteroko ohiko pertsonaiak: Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla, eta horiekin batera hainbat konpainiatako lagun, musikari eta aktorez osatutako flota bat.

Talaia eta arpoilariak

Talaia itxuran egindako egitura mugikorra, zeinetan kokatzen den talaiako musikaria. Bere bidean lanbro artean murgilduko du publikoa, egiantza gehiago emateko balearen ehizaren eszenari.

Olagarroa

Olagarroa 6 metro altuko eta 13 metro zabaleko pertsonaia bat da, bere bidaide balearen ondoan, kalerik kale dabilena garroetatik kofetiak jaurtiz.

Lobo carnassier

Lobo carnassier Carros de Foc konpainiaren produkzio bat da. Otso formako eskultura erraldoi bat da ikuskizunaren protagonista: ekaitz izugarri baten ostean itsas zolatik sortua, jatorri zeltako istorio bat kontatuko du denoi ikustarazteko nola kudeatzen ditugun gure planetan sortzen ditugun hondakinak.

Txangurroa

Txangurroa 10 metro luzeko eta 8 metro zabaleko pieza bat da, eta hor ibiliko da desfilean, bi lagunek pertxa bidez kontrolatutako bi pintza handi astintzen.

Bisigua

Bisigua, Balearen eta Olagarroaren seme nagusia, 5 metro luzeko eta 2 metro altuko puzgarri bat da, kea dariona ahotik eta arroza zakatzetatik. Arrainak

Itsas zola erraldoi baten itxurako paisaia batean itsasoko biztanleen itxurako txotxongilo erraldoi zenbaitek hainbat ekintza egingo dituzte, ikusleak irudimenezko ozeano batean murgilaraziz.

Txirla

6 metro zabaleko eta 6,5 metro altuko puzgarri hau bere burua zabalduz eta itxiz doa desfilearen barrena, mingain handi bat ezkutatuz barruan eta bidean konfetiak botaz publikoarekin elkarreragiteko. Atlantida

Bizitza etengabeko abentura bat da, eta Atlantida ikuskizunak omenaldi bat egin nahi dio berebizikoaren bilaketa nekaezinari. Produkzio honek, elkarrekin uztartzen ditu marmoka bat bezain ilauna den pieza bat, arrain abisal bat, itsas suge bat eta goldfish bat, denak ere lagun egiten Nemo kapitainaren aginduetara Bilboraino iritsiko den Nautilus urpekari erraldoiari.

Troko Bloco

Perkusioa, dantza eta kaleko animazioa. Bere sorreratik, Troko Bloco taldea samba-reggae errepertorio ñabar bat sortu eta hobetzen ari da, oinarritzat harturik taldeko perkusio-joleen eragin musikal ezberdinak eta harmonian jokatuz dantzarekin eta interpretazioarekin. Hala, danbor soinuarekin batera, eszenaratzeak, koreografiak eta koloreen eztandak konkistatu egingo dute ez bakarrik ikuslearen entzumena, baina baita ere ikusmena.

Portukoak

Zamaketarien konpartsa, jai-giroko elementuz betetako poltsak banatuko dituzte haurrek konfetiz jantzi ahal izan dezaten balearen pasaera.

Broken Brothers Brass Band

Broken Brothers taldearen musikak oinarritzat dauka New Orleanseko Brass band garaikideen kaleko jai-giroko soinua. Funk, góspel eta jazz musiken zipriztinekin balitzen dituzte beren interpretazio indartsuak, taldeko inprobisazioa delarik bandaren ezaugarri nagusia. Hamaika eszenatoki eta kaletan jo dute jaialdi hauetan: Jazz al día, Getxoko jazz jaialdia, Jazz al margen de Zaragoza, Festival de Bandas de Calle Haizetara.

Tarumba percusión

Talde honek ikuskizun eta kalejira dinamiko eta indartsuak eskaintzen ditu. Oinarri erritmikoa konbinatzen dute eszenaratze dibertigarri batekin eta kultura oso desberdinetara garamatzaten koreografia eta kantuekin. Ikuskizun bakoitzean entzuleek bat egiten dute taldekideekin jaiaren muina bilatzeko ahaleginean.

Rolling Vibes Collective

Rolling Vibes Collective bost musikariz osatutako talde bat da: gitarra, baxua, saxoa, trompeta, batería eta clown abeslari bat, jaiak dirauen artean publikoarekin elkarreragiten dueña.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Aste Nagusiko kontzertuak Bilboko Aste Nagusiko egitaraua Umeak