Gizartea -

indarkeria matxista

Donostiako Piratek bertan behera utzi dute asteazkeneko egitaraua, erasoen ondorioz

Asteartean sei eraso matxistaren berri izan zutela iragarri dute.

Donostiako Piraten prentsaurrekoa. Argazkia: Donostiako Piratak
Donostiako Piraten prentsaurrekoa
Donostiako Piraten prentsaurrekoa. Argazkia: Donostiako Piratak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Piratek asteazken honetarako egitarauan aurreikusitako ekimen guztiak bertan behera uztea erabaki dute, atzo (asteartea) sei eraso matxistaren berri izan zutela iragarri baitute eta horiek salatu nahi dituzte.

Hasiera batean bi bortxaketa salatu zizkietela azpimarratu dute, eta protokoloaren aktibazioa eman zuten unetik erasoak bata bestearen atzetik etorri zirela aitortu dute. "Eraso hauek gure gunean eman dira, gure artean dabilen jendeak burutu ditu. Egoerak gainezka egin zigun atzo eta ez dugu halako beste egun bat eta gau bat jasotzeko indarrik", esan dute Twitterren zabaldutako ohar batean.

Horrenbestez, egoera horri aurre egiteko, "festetan parte hartzen duten % 50aren segurtasuna eta askatasuna bermatu ezin bada, ez dago festarik". Hortaz, gaurko egitaraua bertan behera uztea erabaki dute, ez baitute horrelako festarik nahi.

Bestalde, gaur, 19:00etan, manifestazioa izango da, bulebarretik abiatuta, eraso horiek salatzeko.

_______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak