Gizartea -
BILBOKO ASTE NAGUSIA
Metro Bilbao etenik gabe ibiliko da eguneko 24 orduetan Aste Nagusian
Maiztasuna ez da berdina izango egun osoan zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.
EITB.EUS
Aurten ere, Bilboko Metroak zerbitzu berezia eskainiko du jaiez gozatzeko, eta Aste Nagusiko bederatzi egunetan 24 orduetan zehar ibiliko da, abuztuaren 26ra arte, 02:00etan amaituko baita.
Unitateen maiztasuna desberdina izango da egunean zehar, eta eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.
Jende askok metroa erabiltzen du su artifizialak ikustera joateko, eta, hori dela eta, garaiz joateko aholkatu du enpresak, pilaketak saihesteko, eta barik txartela aurretik kargatzea ere gomendatu du.
Halaber, Europa Parkeko kontzertuetara joateko, Basarrate eta Santutxu (1. eta 2. lineak) eta Txurdinaga (3. linea) geltokiak erabiltzea komeni dela nabarmendu du.
Azkenik, segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta egongo da metroaren instalazioetara helio/hidrogenozko puxikekin sartzea.