Gizartea -
Jaiotzak
EAEko jaiotza-tasa Europako bigarren txikiena da
Eustaten arabera, 2012 eta 2017. urteen artean "asko" murriztu da jaiotza-tasa EAEn.
Agentziak | Erredakzioa
EAEko jaiotza-tasa 2012 eta 2017. urteen artean 1,6 puntu murriztu zen, 1.000 biztanleko 7,8 jaiotza izan baitziren; horrenbestez, Europar Batasuneko bigarren jaiotza-tasarik baxuena dauka, Italiakoaren (7,6) aurretik soilik.
Eustatek 2007tik 2017ra arteko EAEko jaiotza-tasaren garapena aztertu, eta EBko batezbestekoarekin alderatu du. Europar Batasunean 1.000 biztanleko 9,9 jaiotza izan ziren epe berean.
Horrenbestez, 2007an EAEko jaiotza-tasa 1.000 biztanleko 9,6 puntukoa zen; 2012an, berriz, 7,8 puntura jaitsi zen. Hori dela eta, Eustatek jasandako murrizketa "handia" azpimarratu du Eustatek.
2007an eta 2012an EBko jaiotza-tasen batezbestekoak 10,7 eta 10,4 puntukoak ziren, hurrenez hurren. Hortaz, EAEn jasotakoak baino handiagoa izan dira une oro.
Estatu mailan ere murrizketa izan da, 2007an 10,9 puntukoa baitzen; 2012an, 9,7koa; eta 2017an, 8,4 puntukoa.
Italian ez ezik (1.000 biztanleko 7,6 jaiotza), Grezian (8,2), Portugalen (8,4), Espainian (8,4) eta Kroazian (8,9) ere jaiotza-tasa txikiak dituzte.
Altuenen artean, berriz, Irlanda (12,9), Suedia (11,5), Frantzia eta Erresuma Batua (11,4) zein Txekiar Errepublika (10,8) daude.