Gizartea -

ANIMALIEN TRATU TXARRAK

Larralde pilotaria salatu dute oilar bati hortzekin burua kentzeagatik

Bixente Larralde auzitegietara eramango duela eta 30.000 eurorainoko isuna ordaindu dezakeela iragarri du Brigitte Bardot Fundazioak.

Bixente Larralde. Irudia: @PartidoPACMA
Bixente Larralde
Bixente Larralde. Irudia: @PartidoPACMA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Barre artean, oilar bati burua hortzekin kentzeagatik" Bixente Larralde pilotariaren kontrako salaketekin bat egin du PACMAk. Irudiak bideo baten bidez zabaldu dira, eta, horiek ikusitakoan, Brigitte Bardot Fundazioak auzitegietara jotzea erabaki du.

Alderdi animalistak Larraldek "animaliekiko indarkeria hutsa" erabiltzea kritikatu du, eta euskal pilotari txapeldunaren dibertsioa "krudela eta sadikoa" dela salatu.

Dirudienez, pilotari frantziarra Hazparnen zegoen lagunekin hori egin duenean, Pirinio Atlantikoak departamenduan.

Bixente Larralde auzitegietara eramango duela eta 30.000 eurorainoko isuna ezar diezaioketela iragarri du Brigitte Bardot Fundazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak