Gizartea -

Sexu-erasoa

Udala lanean ari da Bilboko talde-bortxaketan herri-akusazio gisa aurkezteko

Bilboko sexu-erasoagatik bi gizon atxilotu eta beste lau karguekin aske utzi zituzten.

Bilboko Udala. Argazkia: Juantxu Aberasturi
Bilboko Udala
Bilboko Udala. Argazkia: Juantxu Aberasturi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko talde-bortxaketaren epaiketan herri-akusazio gisa aurkezteko izapideak abiatu ditu Udalak. Sei gizon epaituko dituzte abuztuaren 1ean Bilboko Etxebarria parkean 18 urteko neska batek jasandako talde-bortxaketagatik.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, txostena zabalik dute jada, eta Berdintasun Sailak aurkeztuko du akusazioa Bilboko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegian.

Bilboko talde-bortxaketagatik bi gizon kartzelatu eta beste lau karguekin aske utzi zituzten, baina egunero sinatzeko betebeharrarekin.

Emakume gaztearen aurkako erasoaren berri izandakoan, Udalak herri-akusazio gisa aurkeztuko zela iragarri zuen. Juan Mari Aburto alkatea, bestalde, "izututa" agertu zen eta "Legea eta Justizia" aplikatzeko eskatu zuen.

Clara Campoamor Elkarteak ere, akusazio gisa aurkezteko eskaera egin zuen asteartean epaitegian. Gainera, ikerketapean baina aske dauden lau gizonak espetxeratzeko eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak