Gizartea -
GERTAKARIA
Bilboko etxe batean hilda agertu diren bi emakumeren heriotza ikertzen ari dira
Larunbatean aurkitu zituzten gorpuak. Antza, emakumeek egunak zeramatzaten hilda, eta ez zuten indarkeria zantzurik.
EITB.EUS
60 eta 80 urteko bi emakume, izeba-ilobak, hilda aurkitu zituen Ertzaintzak, atzo, Bilboko Alde Zaharreko etxebizitza batean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, gorpuek ez zuten indarkeria arrastorik.
Antza, etxebizitza horretatik usain txarra ateratzen zela eta, bizilagunek eman zieten abisua larrialdietarako zerbitzuei. Azken asteotan bi emakumeon arrastorik ez zutela ere jakinarazi zuten bizilagunek.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, eta ondorengo orduotan egingo zaie autopsia bi gorpuei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea