Gizartea -

IRUÑEA

Iruñeko Planetarioak film bat eta behaketa bat antolatu ditu pertseidak ikusteko gaur

Filmak 'Pirineos la nuit' proiektuaren atal bat jorratzen du, Pirinioetako iluntasun naturala babestea eta hobetzea helburu duena.

Pirinioak espaziotik. Argazkia: EFE.
Pirinioak espaziotik
Pirinioak espaziotik. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Planetarioak film baten proiekzioa eta behaketa bat antolatu ditu Uxuen gaur gauean pertseidak ikusteko.

Filmak 'Pirineos la nuit' proiektuaren atal bat jorratzen du, eta Pirinioetako iluntasun naturala babestea eta hobetzea du helburu.

Horretarako, iluntasun naturalaren aldaketak ingurumenean duen eragina ulertarazten, gauaren baldintza naturalen garrantziaz sentsibilizatzen eta argi artifizialaren erabilera zuzena bultzatzen saiatuko direla adierazi du Fernando Jauregui astrofisikariak.

Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendariaren esanetan, pertseiden behaketa Uxuen egingo da berriro, San Migel elizako aurrietan, eta nahi duenak Planetarioak jarritako autobusetan joateko aukera izango du.

Ekitaldirako prestatzeko, Planetarioak hitzaldi batzuk antolatu ditu pertseidei buruzko informazioa emateko eta ikusteko modurik hoberena zein den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Pertseidak Astronomia albisteak Pirinioetako albisteak gaur Eguzki sistema