Gizartea -

DONOSTIAKO JAIAK

Euskotrenek zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusian

Tren bereziak jarriko ditu Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan.

Donostiako Aste Nagusirako Euskotreneko kartela. Argazkia: Euskotren.
Donostiako Aste Nagusirako Euskotreneko kartela.
Donostiako Aste Nagusirako Euskotreneko kartela. Argazkia: Euskotren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren 10etik 17ra bitartean izango den Donostiako Aste Nagusian, Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetako zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Aste osoan zehar, gaueko trenak egongo dira.

Lasarte Oria-Amara-Hendaia

Goizeko zerbitzua ohikoa izango da; arratsaldean, aldiz, trenen maiztasuna 15 eta 30 minuturen artekoa izango da, betiere geldialdi-ordutegien eta ibilbideetako tarteen arabera.

Su artifizialak bukatu ondoren, tren bereziak eskainiko dituzte goizaldera arte, Amaratik Lasartera, Altzara eta Hendaiara.

Biarritzen egingo duten G7aren goi-bilera dela eta, Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18an. 00:00etan itxiko dute, hain zuzen ere. Hori dela eta, su artifizialen ostean, Amaratik Irun/Ficoba geltokira irtengo diren trenak baino ez dira iritsiko geltokira. Neurri hori abuztuaren 26ra arte izango da indarrean.

Zumaia-Donostia

Eguneko zerbitzuak berdin jarraituko du; abuztuaren 10etik 17ra bitarteko gauetan, trenak orduero ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono-zenbakira dei dezakete (944 333 333). Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren webgunean, Twitter kontuan zein 'app'ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia Donostiako informazioa Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren