Gizartea -

NARKOTRAFIKOA

Bilboko kalamu elkarte bateko bi kide atxilotu dituzte Bilbon, narkotrafikoa egotzita

Gorte kalean dagoen lokalean, guztira, 125 landare, 3,5 kilo kukulu eta kilo bat haxix konfiskatu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak Bilboko kalamu elkarte bateko lokala itxi du, horren barruan 125 marihuana landare, 3,5 kilo kukulu eta kilo bat haxix aurkitu ondoren, Bilboko Udalak zabaldu duenez. Ikerketan, 48 eta 56 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, eta Miribillako polizia-etxera eraman dituzte.

San Frantzisko auzoko Gorte kaleko lokala abuztuaren 1ean zigilatu zuten, Bilboko Udaltzaingoaren Drogen aurkako Ikuskaritzak eta Ibaiondoko Ikuskaritzak miaketa egin ondoren. Izan ere, hainbat hilabetez egindako ikerketa baten arabera, elkarteak drogarekin trafikatzen zuen.

Miaketan, 3,5 kilo kukulu eta haxix kilo bat aurkitzeaz gain, THC osagarri psikoaktiboak zituzten hainbat produktu, 2.000 euro inguru eta droga manipulatu eta banatzeko zenbait tresna konfiskatu dituzte.

Bilboko Udaleko iturrien arabera, hainbat arrazoirengatik zigilatu dute lokala: horrelako elkarteetarako zehaztuta dauden legeak ez betetzeagatik, inolako kontrolik gabe debekatuta dauden substantziak lokaletik ateratzeagatik eta 125 landareko plantazioa etxabean izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Drogak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak