Gizartea -

Andre Maria Zuriaren jaiak

Kuadrilla batek polemika piztu du Gasteizen pankarta matxistak erakutsita

Mozkorraldi "falta oso larri batengatik" kanporatu dutela jakinarazi du "Gasteizko Jaiak" Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioak.

Koadrila batek polemika piztu du Gasteizen, pankarta matxistak erakutsi ostean. EiTB
Koadrila batek polemika piztu du Gasteizen, pankarta matxistak erakutsi ostean. EiTB
Koadrila batek salaketa faltsuei buruzko pankarta matxistak atera ditu Gasteizen

1:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Blusen eta Nesken Elkarteen Federazioko kide den Mozkorraldi kuadrillako bi blusak polemika piztu dute asteazken arratsaldean, ohikoa den kalejiran tratu txarrak eta salaketa faltsuak alderatzen dituzten bi pankarta matxista erakutsita.

Blusek eta neskek bat egin dute Gasteizko Udalak igandean izandako sexu-eraso saiakera gaitzesteko deitutako 10 minutuko isilunearekin.

Edozein motatako erasoen aurka” lelopean, Blusen eta Nesken Elkarteen Federazioko kide diren kuadrillek 10 minutuko isilunea egin dute ibilbidea hasi aurretik.

Hamar minutuak bertan bildutakoen txalo artean amaitu ostean, ohiko musikarekin abiatu dute martxa. Une jakin batean, Mozkorraldi kuadrillako bi blusa martxaren aurrean jarri dira, eta "Salaketa faltsuak = Tratu txarrak = Zigor bera" eta "Indarkeria jarrerarekin lotuta dago, ez generoarekin" zioten bi pankarta erakutsi dituzte.

Une horretan, haien atzetik zihoan emakume bat bi gizonen parean jarri da, "EZ beti da EZ, baldintzarik gabe" leloa zuen beste pankarta batekin. Metro batzuk aurrerago, bi blusek kartelak tolestu dituzte, eta martxa normaltasunez jarraitu dute.

Bideoa: Mozkorraldi Nesken eta Blusen Federaziotik kanporatu dute

Mozkorraldi koadrila federaziotik bota dute pankarta matxistak erakusteagatik
Mozkorraldi koadrila federaziotik bota dute pankarta matxistak erakusteagatik
Mozkorraldi koadrila federaziotik bota dute pankarta matxistak erakusteagatik

1:32

ETBk Asun Ortiz "Gasteizko Jaiak" Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioko presidentea elkarrizketatu du. "Gertatutakoa onartezina da", adierazi du Ortizek. Federazioko Batzordeak premiazko bilera egin duela aurreratu du, eta Mozkorraldi "falta oso larri batengatik" kanporatu dutela jakinarazi du.

Bestalde, Emma Saiz Mozkorraldi kuadrillako kidearen arabera, "bikotekidea, bikotekide ohia edo senar ohiaren aurkako mendekua hartzeko edo seme-alabengatik salaketa faltsuak aurkezten dituen jendea dago, trukean zerbait lortzeko, presioa egiteko edo dena delakoagatik". "Jaiotzatik feminista naiz, baina feminismoa berdintasun bezala ulertzen dut, ez emakumearen nagusitasun gisa", erantsi du. "Zintzo izateko, salaketa faltsuak aurkezteari uzteko" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Gasteizen Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Gasteizko jaietako egitaraua Mundu matxista