Gizartea -
BILBO
Udaltzain batek jauzi egin du Bilboko itsasadarrera emakume bat erreskatatzeko
Suhiltzaileek txalupa batean atera dituzte udaltzaina eta emakumea; azken hau hipotermia txiki batekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udalaren arabera, udaltzain batek jauzi egin du Bilboko itsasadarrera laguntza eskatzen ari zen emakume bat erreskatatzeko.
Gertakaria goizeko zazpietan gertatu da, lanera zihoan udaltzain batek laguntza eskatzen ari zen emakume bat ikusi duenean Bilboko itsasadarrean, Euskalduna zubiaren azpian.
Udaleko datuen arabera, udaltzainak jauzi egin du uretara eta buia flotagarri batera eraman du emakumea. Suhiltzaileek (udaltzainak berak eskatuta uretara jauzi egin baino lehen) txalupa batean atera dituzte udaltzaina eta emakumea; azken hau hipotermia arina zuela.
Bideoa: 68 urteko emakume bat erreskatatu du Peiok Bilboko itsasadarrean