Gizartea -

Taldekako bortxaketa Bilbon

Biktimak espetxean dauden bi atxilotuak deskribatu zituen, baina ez gainerakoak

Beste lau atxilotuen inguruan "zalantzak" izan zituen guardiako epaileak, eta horregatik erabaki zuen baldintzapean aske uztea.

Ertzaintza Bilboko Etxebarria parkean. Artxiboko argazkia: EFE
Biktimak espetxean dauden bi atxilotuak deskribatu zituen, baina ez gainerakoak.
Ertzaintza Bilboko Etxebarria parkean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko talde bortxaketaren 18 urteko biktimak bi erasotzaile deskribatu zituen, baina ez gainerako laurak. Sexu-erasoa abuztuaren 1ean gertatu zen.

Horregatik, atxilotuetako bi espetxeratzeko agindua eman zuen guardiako epaileak, eta gainerakoak aske uztea erabaki zuen, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Aske utzitakoek, baina, epaitegira joan beharko dute egunero.

Bilboko 6. Instrukzio Epaitegiko epailea zegoen guardian gertakariak salatu zituztenean. Horrek hartu zuen erabakia, baina orain 4. Epaitegiaren esku geratu da auzia.

Ebazpen judizialaren arabera, neska gaztea Instagram bidez harremanetan jarri zen erasotzaileetako batekin, tatuaje bat zuenarekin, eta Etxebarria parkean jarri zuten hitzordua ostegunean, 23:30ean.

Neska bertaratu zenean, baina, gizona ez zegoela bakarrik ikusi zuen, eta alde egiten saiatu zen.

Hala ere, erasotzaileek indarrez eragotzi zioten, eta bortxatu egin zuten. Biktimak ezin izan du zehaztu zenbat sexu-eraso izan ziren.

Ondoren, taldekako bortxaketa salatu zuen biktimak, eta tatuajea zuen mutila deskribatu zuen, baita beste bat ere. Aurrenekoarekin sare sozialen bidez jarri zen harremanetan, eta bigarrenaren jantziak deskribatu zituen (txandala, marka eta beste ezaugarri batzuk), baina ezin izan zuen gainerakoen berezitasunik zehaztu.

"Biktimak ez du egile guztien deskribapen fisikoa eman, horietako birena salbu"

Ostiralean, 04:20 aldera bi pertsona horiek Alde Zaharrean topatu zituen Ertzaintzak. Beste lau gizonekin batera zeuden, eta horregatik atxilotu zituzten guztiak. Atxilotu guztiak 18 eta 36 urte arteko gizonak dira.

Horietako bi espetxera bidali zituzten, eta gainerako laurak baldintzapean aske utzi zituzten, egunero egoitza judizialean agertzeko betebeharrarekin. "Biktimak ez du egile guztien deskribapen fisikoa eman, horietako birena salbu", azpimarratu zuen guardiako epaileak bere ebazpenean.

Horren harian, bortxaketak amaitu (00:00ak aldera) eta lau ordu geroago bi pertsona horiekin zeudelako atxilotu zituztela gogorarazi du epaileak. Epailearen arabera, deskribapena zehatzagoa zen bi espetxeratuen kasuan, baina ez da egiaztatu gainerakoek sexu-erasoan parte hartu zutenik.

Gainera, horiek izan zirela argitzeko kameren grabaziorik ez dagoela nabarmendu du epaileak. Horregatik, aske uztea erabaki zuen, baina egunero epaitegietan agertu beharko dute.

Bilboko bortxaketaren susmagarrietariko lau aske utzi izanak kezka sortu du
Bilboko bortxaketaren susmagarrietariko lau aske utzi izanak kezka sortu du
Bilboko bortxaketaren susmagarrietariko lau aske utzi izanak kezka sortu du

1:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa