Gizartea -

Biilbo

‘Baiezkoan bai, bestela ez’ izango da sexu-erasoen aurkako kanpaina Aste Nagusian

Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan.

"Baiezkoan bai, bestela ez" izango da kanpainaren leloa. Irudia: Bilboko Udala
"Baiezkoan bai, bestela ez" izango da kanpainaren leloa
"Baiezkoan bai, bestela ez" izango da kanpainaren leloa. Irudia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak 2019ko Aste Nagusirako sexu-erasoen aurkako kanpainaren irudi berria aurkeztu du. "Baiezkoan bai, bestela ez" izango da leloa.

Udalaren arabera, kanpainaren helburua herritarrak baimenaren garrantziaz "sentsibilizatzea", emakumearen "indarra" bultzatzea eta gizartean aldaketa bat eragitea da.

Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan sexu-erasoak jasan ditzaketen emakumeentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak