Gizartea -

Genero indarkeria

Bilboko bortxaketaren auzian herri akusazio gisa aurkeztuko da Udala

Kasua ikertu ostean, auzipetuen aurka abiatutako jardunbidean Bilboko Udala akusazio izatea erabaki du Aburtok.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, elkarretaratzean. Argazkia: EFE
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, elkarretaratzean
Bilboko bortxaketaren auzian herri akusazio gisa aurkeztuko da Udala

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak astelehen honetan iragarri du Udala herri akusazio gisa aurkeztuko dela iragan ostiralean 18 urteko emakume bati egindako sexu erasoaren auzian.

Sei gizonezkok Etxebarria Parkean bortxatu egin zutela salatu zuen orduan biktimak. Ordu batzuk geroago, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak erasotzaileak atxilotu zituzten.

Sei atxilotuetako bi espetxean daude dagoeneko, epaileak hala aginduta. Gainerako auzipetuak, aldiz, kargupean aske utzi dituzte, egunero epaitegian beren buruak aurkezteko baldintzarekin.

Kasua ikertu ostean, auzipetuen aurka abiatutako jardunbidean Bilboko Udala akusazio izatea erabaki du Aburtok.

Sare sozialen bidez zabaldutako bideo batean, "izututa" agertu zen Aburto, eta justiziari hartu beharreko neurriak hartzeko eskatu zion.

Bestalde, Calara Campoamor elkarteak ere akusazio partikular gisa aurkezteko asmoa erakutsi du. Horretarako, baina, auzia zein epaitegik hartuko duen jakin behar dute lehenik.

Clara Campoamor Elkartea

Clara Campoamor Elkarteak ere, asteburuan aurreratu zuen herri akusazio gisa arituko dela kasu honetan, eta Blanca Estrella Ruiz emakumeen eskubideen alde lan egiten duen aipatu taldeko presidenteak aurreratu du gaur edo bihar aurkeztuko dutela eskaria Bilboko Auzitegian.

Ruizen zehaztu duenez, sei bortxaketa izan direla salatuko dute, eta atxilotu bakoitzari bortxaketa bana leporatuko diete. Gainera, batak besteari lagundu egin ziola ere uste du Clara Campoamor Elkarteak, eta, beraz, bortxaketa baten "konplize" izatea ere egotziko diete sei ustezko erasotzaileei. Instrukzioan erabakiko omen dute "bahiketa, atxikitzea edota beste delituren bat" egon den.

Bortxaketaren ondoren biktima artatu zuen Basurtuko Ospitaleko lantaldearen lana txalotu du Ruizek, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere "azkar eta ondo" aritu zirela esan du. Justizia bide horretan aritzea nahiko lukete. "Justiziak, beste behin, emakumeei kale egin die, 'Manada' auzian bezala", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa