Gizartea -
DROGA TRAFIKOA
Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian mezulariz hiru kilo haxix bidaltzeagatik
Bidaltzeko zegoen pakete batean haxix usaina nabari zutela abisatu zion mezularitza enpresa bateko arduradunak Ertzaintzari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 48 eta 53 urteko bi gizon atxilotu ditu Bizkaian mezularitza enpresa batean hiru kilo haxix baino gehiago zeramatzan pakete bat aurkitu ondoren.
Santurtziko etxe batera bidaltzeko zuten pakete batean haxix usaina nabari zutela abisatu zion mezularitza enpresa bateko arduradunak Ertzaintzari ostegunean.
Paketeak estupefazienteak eraman zitzakeela ziurtatutakoan, Ertzaintzako patruila bat enpresako arduradunarekin joan zen Santurtziko etxera.
Hartzaileak paketea jaso zuenean, substantzia marroi bat zuten plastikozko hainbat bilgarri aurkitu zituzten bertan.
Atzemandako haxix kopuru handia saltzeko prest zeuden hainbat dositan zeudela ikusita, atxilotu egin zuten ustezko trafikatzailea.
Ondorengo orduetan egindako ikerketari esker, ustez paketea bidali zion gizona ere atxilotu dute Muskizen.