Gizartea -
Turismo en Bizkaia
Aldundiak hesi berri bat ipini du Gaztelugatxera autoarekin ez sartzeko
Ipini berri dutena orain arte egon dena baino 100 metro gorako ipini dute, eta helburua larrialdietako ibilgailuak errazago sartzea da.
agencias | redaccción
Bizkaiko Foru Aldundiak beste hesi bat ipini du Gaztelugatxera autoarekin ez sartzeko. Hesi berria orain arte egon dena baino 100 metro gorako ipini da, oraintsu biotopo babestu honetara heltzeko sarbidean egin berri den biribilgunean.
Aldundiak ohar baten bidez zabaldu duenez, helburua da, behar denean, larrialdietako ibilgailuak errazago eta azkarrago sartu ahal izatea, atetzarrak bisitariek autoak Ermuko bidean aparkatzea eragotziko du eta. Horrela, inguruko segurtasuna hobetuko da, larrialdietako zerbitzuen erantzun-denbora murriztuko da eta, dio oharrak.
Gainera, ”oraintsu egin den aldaketa honi esker Gaztelugatxera garraio publikoan joatea bultzatuko da; izan ere, inguru horretan autorik ezin aparkatu izango denez gero, biotopo babestura bisitariekin heltzen diren autobusek errazago egin ahal izango dituzte maniobrak eta horrela garraio kolektiboa azkarrago ibiliko da”, erantsi duenez.