Politika -

Gipuzkoa

Xabier Ugarte aske geratu da, 22 urte espetxean egin eta gero

Ugarte 1997ko uztailaren 1ean atxilotu zuten Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioaren bahiketan parte hartzeagatik.

Xabier Ugarte, senide eta lagunekin Salamancan. Argazkia: Etxerat
Xabier Ugarte, senide eta lagunekin Salamancan.
Xabier Ugarte, senide eta lagunekin Salamancan. Argazkia: Etxerat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeraten arabera, Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuen Xabier Ugarte Villar presoa askatu dute, espetxean 22 urte egin eta gero.

Ugartek gaur goizean utzi du Salamancako Topas herriko espetxea, eta senideek eta lagunek hartu dute. Arratsaldean, ehunka pertsona elkartu dira horren jaioterrian, Oñatin. Bertan bildutakoek pasilloa egin diete preso ohiari eta horren senide eta lagunei, suziri eta guzti. Ekitaldian, presoak askatzearen aldeko oihuak ere entzun dira.

Harreraren berri ematera joan diren kazetari batzuekin gorabeheraren bat ere izan da, eta ETBko taldeak ere arazoak izan ditu lana normaltasunez egiteko.

Ugarte 1997ko uztailaren 1ean atxilotu zuten Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioaren bahiketan parte hartzea egotzita. 1998ko ekainean, 32 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Urte berean, beste hamalau urtera zigortu zuten Julio Iglesias Zamoraren bahiketan parte hartzeagatik.

Horrez gain, 1999an 145 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1987an Oñatin bi guardia zibil hil zituen atentatuan parte hartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Presoak ETA Gizartea Eguneko albisteak Oñati Albisteak Espetxeak Debagoiena eskualdea