Gizartea -
Hepatitisaren Munduko Eguna
C hepatitisa duten pertsonen % 80 baino gehiago sendatu da EAEn eta Nafarroan
EAEn 7.250 pertsonek bukatu dute tratamendua, % 97ko sendatze indizearekin.
AGENTZIAK
Osakidetzak C hepatitisa duten 7.437 pertsona tratatu ditu Euskadin birusaren aurkako antibiralekin 2015eko urtarrilaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitartean. Haietatik 7.250 pertsonek bukatu dute tratamendua, % 97ko sendatze indizearekin.
Nafarroan, aldiz, % 81,7k lortu du gaixotasuna gainditzea. Sendagaiei esker edo modu naturalean, 3.140 pertsona atera dira infekzio aktiboko arriskuan dauden pertsonen erregistrotik.
Gaur egun, 187 pertonek sute gaixotasunaren aurkako tratamendua Euskadin, Nafarroan beste 116 pertsona tratatzen hasi direlarik.
Munduko Osasun Erakundeak infekzioa 2030erako erauzteko helburua proposatu du. Nazioarteko adituek Espainiak 2024rako gaixotasuna erauztuko duela estimatu dute, eta hori lortzen duen munduko bigarren herrialdea izango dela.
Hori dela eta, datuak "lorpen klinikoatzat" jo ditu Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta "profesionalen lan bikainari" egotzi die lorpena.
Antigorputz positiboak dituen pertsona bat gaixorik dagoela jakiteko beharrezkoa da karga birala aztertzeko analisi bat egitea. Karga birala positiboa bada oraindik infekzioa dago, baina negatiboa bada sendatuta dagoela esan nahi du.
Gaixoen % 20-30ak soilik ditu gaixotasunaren sintomak (sukarra, nekea, sabeleko mina, hondar argiak…) eta transaminasaren igoera serumean (GOT, GPT).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuak eta Osakidetzak 93 milioi euroko inbertsioa egin dute lau urte horietan sendagaiak erosteko. Bestalde, Nafarroako Osasun Zerbitzuak 25 milioi euro zuzendu dizkie sendagaiei.