Gizartea -
RENFE
Renfek bertan behera utzi ditu Donostia eta Irun bitarteko zerbitzuak
Zuhaitz baten erorketa dela eta, tren guztiak atzerapenarekin heldu dira euren helmugara. Hala ere, Renfek autobus zerbitzu bat jarri du martxan Donostia eta Irun artean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostia eta Irun arteko Renfe zerbitzuak bertan behera gelditu dira. Ezustekoa, Donostia eta Pasaia bitartean erori den zuhaitz bategatik izan da.
Erorketak, katenarian hondamendiak sortu ditu zirkulazioa etetea eraginda. Egoera ikusita, Renfek autobus zerbitzu bat jarri du martxan Donostia eta Irun herrien artean, Lezo eta Pasaian geldialdiak eginez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea