Gizartea -
Bilbo
Lufthansak 559 euro itzuli dizkio bi txartel soberan erosi zituen Bilboko bikote bati
Bikotearen "koordinazio akats baten ondorioz", bakoitzak bi txartel erosi zituen; beraz, lau txartel eskuratu zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lufthansa aire-konpainiak 559 euro itzuli dizkio akats baten ondorioz lau txartel erosi zituen Bilboko bikote bati (behar zutenaren bikoitza), soberan zituzten txartelen dirua itzultzea eskatu ondoren.
Facua Euskadi kontsumitzaile elkartearen arabera, Lufthansak soilik 84 euro ordaindu eman bikoteari. Elkarte horrek erreklamazioa jarri ondoren, senar-emazteek soberan zituzten txartelen balioa (559 euro) itzuli zizkieten.
Bilboko bikoteak joan-etorriko txartel batzuk erosi zituen 2018ko urrian Kairora joateko 559,08 euro ordainduta.
Bikotearen "koordinazio akats baten ondorioz", bakoitzak bi txartel erosi zituen; beraz, lau txartel eskuratu zituzten.
Senar-emazteek soberan zituzten bi txartelak baliogabetu zituzten, eta dirua itzultzeko eskatu zuten Lufthansaren webgunean. Txartelengatik ordaindutako kopuru bera jasoko zutela adierazi zieten bertan.
Hala ere, txartelak baliogabetu ondoren, soilik 84,08 euro itzuli zizkieten.
Facuaren talde juridikoak falta ziren 475 euroak itzultzeko eskatu zion aire-konpainiari. Azken horrek erreklamazioa onartu zuen, eta bikoteak soberan zituen txartelen truke ordaindutakoa itzuli zien: 559,08 euro.