Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Tuterako jaietan
Bestalde, 23 urteko gizon bat atxilotu dute, emakume bati tratu txarrak ematea leporatuta.
agentziak | erredakzioa
Emakume batek sexu-erasoa jasan duela salatu du gaur, ostirala, goizaldean Foruzaingoaren aurrean. Erasoa Tutuerako Santa Ana jaietan izan dela salatu du emakumeak, Miguel Angel Escudero bertoko polizia-etxeko buruzagiak azaldu duenez.
Escuderoren hitzetan, salaketa 03:00ak aldera jaso dute eta, momentuz, ezin dute bestelako informaziorik eman, ikerketa zabaldu berri dagoelako eta datuak biltzen ari direlako.
Bestalde, Polizia Nazionalak atxiloketa berri bat egin du genero indarkeria kasu batengatik, jaietako lehen egunean gertatu bezala.
Oraingo honetan, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emakume batek tratu txarrak jasan dituela salatu eta gero, ostegun eguerdian.
Eduardo Esteban Polizia Nazionaleko Tuterako buruaren arabera, emakumeak izandako zauriak ez dira larriak.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.