Gizartea -
Araudi berria Espainian
Jostailuek kromo VI gutxiago izan beharko dute azaroaren 18tik aurrera
Haurrentzako jostailuek ezin izango dute kilo bakoitzeko 0,2 miligramo baino gehiago izan, umeen osasuna zaintzeko, metal horrek ahoko minbizia sortarazi baitezake.
Agentziak | Erredakzioa
Estatuko Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratutakoaren harira, 1205/2011 Errege Dekretua aldatu eta azaroaren 18tik aurrera haurrentzako jostailuek ezin izango dute kromo VI kilo bakoitzeko 0,2 miligramo baino gehiago izan, metal horrek ahoko minbizia sortarazi baitezake.
Araudi berriaren helburua umeen osasuna zaintzea da. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko ekainaren 18tik arautua dute kromo VIaren erabilera jostailuetan, 2009/48/CE zuzentarauaren 46. artikuluan, hain zuzen.
"Umeen jostailuetan kromo VI metala erabiltzen denez, portzentaje txiki batean soilik erabili ahal izango da, segurtasuna bermatzeko", azpimarratzen du Estatuko Aldizkari Ofizialeko arauak.