Gizartea -

Indarkeria matxista

Bost sexu-eraso leporatu dizkio Ertzaintzak Beasaingo ustezko bortxatzaileari

2012tik Beasain, Lasarte-Oria, Andoain, Anoeta eta Tolosan egindako bost sexu-eraso egotzi dizkio Ertzaintzak espetxeratuari.

Ertzaintzaren auto bat Beasainen (Gipuzkoa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bost sexu-eraso leporatu dizkio Ertzaintzak Beasaingo ustezko bortxatzaileari.
Ertzaintzaren auto bat Beasainen (Gipuzkoa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasainen (Gipuzkoa) neska bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten 34 urteko gizonari beste lau sexu-eraso leporatu dizkio Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Aldi berean, kasu gehiagorekin zerikusirik ote duen ikertzen ari da.

Susmagarria Tolosako epaitegira eraman dute astelehen eguerdian, eta, deklaratzeari uko egin ondoren, epaileak Martuteneko espetxera bidali du.

2012tik Beasainen, Lasarte-Orian, Andoainen, Anoetan eta Tolosan egindako bost sexu-eraso egotzi dizkio Ertzaintzak espetxeratuari, Segurtasun Sailaren arabera.

Auziak zabalik zituen Ertzaintzak, eta erasotzailearen DNA laginak jasotzea lortu zuten ikerketaren ardura zuten agenteek. Iragan ostiralean atxilotutako gizonaren DNArekin alderatu dituzte orain, eta emaitza positiboa izan da.

Hori dela eta, Ertzaintzak bost sexu-eraso egotzi dizkio susmagarriari oraingoz, baina ikerketa zabalik dute oraindik kasu gehiagorekin zerikusia izan dezakeelako.

Ustezko bortxatzailea iragan ostiralean atxilotu zuten, Beasaingo sexu-erasoarekin lotuta. Erasoa uztailaren 13an gertatu zen.

__________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Tolosa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Andoain Beasain Albisteak Matxismoa Feminismoa