Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek eraso sexista bat jasan du Barakaldon

Udalak erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu du gaurko, 18:00etan, Herriko Plazan. Igande goizaldean gertatu zen erasoa.

Barakaldoko Herriko plazan izango da elkarretaratzea. Argazkia: Alberto Zorrilla
Barakaldoko Herriko plaza
Barakaldoko Herriko plazan izango da elkarretaratzea. Argazkia: Alberto Zorrilla

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizaldean hirian gertatutako eraso sexista gaitzetsi du Barakaldoko Udalak. Udaleko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu eta bertan gogorarazi dutenez, "indarkeria matxista emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren ondoriorik larriena da".

Udalaren arabera, eraso matxisten kontrako taldeak (mugimendu feministak, LGTBIQ+ taldeek, Udaleko hainbat sailek eta Udaltzaingoak osatzen dute) kontzentrazioa deitu duela gaurko, 18:00etan, Herriko Plazan. Hain justu, elkarretaratze horretara batzea onartu du Bozeramaileen Batzordeak adierazpena onartzearekin batera.

"Azken eraso sexista irmo gaitzetsi" du Udalak, eta herritarrei elkarretaratzera joateko deia egin die: "Eraso sexisten kontra ozen hitz egin behar da".

Horrez gain, biktimari babesa erakutsi diote, eta Udaleko baliabide guztiak eskaini dizkiote.

__________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak