Gizartea -
Indarkeria matxista
Ertzaintza sexu eraso bat ikertzen ari da Donostian
Udalak erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintza emakume batek salatutako sexu eraso bat ikertzen ari da. Segurtasun Sailak eta Udalbatza donostiarrak adierazi dutenez, erasoa Donostiako Antiguo auzoan gertatu zen, ostegunean.
Arrazoi horregatik, Udalak erasoa gaitzetsi du eta elkarretaratze batera deitu du astelehenean, hamabietan, Alderdi Ederren.
Alderdi politikoek ere "auzokideak pairatutako erasoa" gaitzetsi dute.
_______________________________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.