Gizartea -

KOTE CABEZUDO

Cabezudori sikario bat kontratatzea egozten zion salaketa artxibatu dute

Ebazpen judizialak salaketa artxibatu du, ez baitago hilketarako azpijoko deliturako "froga nahikorik".

Kote Cabezudoren biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea, Donostiako Justizia Jauregian. EFE
Kote Cabezudoren biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea, Donostiako Justizia Jauregian.
Kote Cabezudoren biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea, Donostiako Justizia Jauregian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi batek Mario Diez Fernandez abokatuak Kote Cabezudoren aurka jarritako salaketa artxibatu du. Salaketan kartzelatik hura hiltzeko sikario bat kontratatzen saiatzea leporatu zion argazkilariari.

Instrukzio-epaitegiak gaia artxibatzea erabaki du oraingoz, "hilketarako azpijoko delitua" ez baitago "nahikoa justifikatua".

Donostiako argazkilaria Martuteneko kartzelan dago 2018ko maiatzaren 4tik. Gainera, Fiskaltzak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du.

Arrazoietako bat zerbitzari bateko irudiak ezabatzen saiatzea da, Ertzaintzak horiek aztertu baino lehen. Bestetik, biktima baten interneteko "arrasto guztia" ezabatzera behartzen zuen agindu judizial bat ez betetzea leporatzen diote.

Testuinguru horretan, Mario Diez Fernandez abokatuak argazkilaria salatu zuen "sikario bat kontratatzeko informazio bila zebilela" jakitean.

Hala ere, ebazpen judizialak salaketa artxibatu du, ez baitago hilketarako azpijoko deliturako "froga nahikorik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Donostia Gipuzkoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abokatuak Matxismoa Sexu erasoak