Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Majarenasen alaba ia hil zuen gizonaren aurkako epaiketa irailaren 10ean hasiko da

Majarenasen eta bere alabaren aldeko plataformak manifestazioa deitu du bi egun lehenagorako, 'Bizi nahi dut' lelopean.

Majarenasen aldeko plataformaren prentsaurrekoa. Argazkia: EITB
Majarenasen aldeko plataformaren prentsaurrekoa. Argazkia: EITB
Majarenasen aldeko plataformaren prentsaurrekoa. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Majarenas ETAko preso ohiaren Izar alaba sastatzeagatik auzipetuta dagoen aitaren aurkako epaiketa irailaren 10ean hasiko da Valentziako Probintzia Auzitegian.

Majarenasen aldeko plataformak eman du epaiketaren dataren berri, Donostiako Emakumeen Etxean emandako prentsaurreko batean, eta iragarri du manifestazioa egingo dutela irailaren 8an, epaiketa baino bi egun lehenago, 'Bizi nahi dut' lelopean.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 30 urteko espetxe zigorra eskatzen dute Izar hiltzen saiatzeagatik (aita izatea eta indarkeria generoa larrigarri gisa), eta amari lesio psikologikoak eragiteagatik.

Gainera, Ministerio Publikoak eskatu du zigorra bete ostean beste 7 urtez zaintzapeko askatasunean egotea. Akusazio partikularrak neurri hori 10 urtera luzatzea eskatzen du, eta espetxe onurak ematekotan, genero indarkeriaren aurkako ikastaroak egin dituelako izatea.

Sara Majarenasen bikotekide ohi eta haurraren aita zaintzapeko askatasunean dago, badaezpadako neurriekin, aurreko otsailaren 15etik, bi urte bete baitzituen behin behineko espetxealdian. Epaileak zaintzapeko askatasuna berretsi zuen Fiskaltzak eta akusazio partikularrak epaiketa hasi arte preso egotea eskatu arren.

---------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Tratu txarrak Espainian Gizartea Eguneko albisteak Albisteak