Gizartea -
NAFARROAKO UHOLDEAK
Zidakos ibaiaren uholdeak eramandako bost pistola aurki dituzte
Tafallaren inguruetan topatutako pistolak duela urte batzuk hil zen tafallar batenak ziren.
AGENTZIAK|ERREDAKZIOA
Zidakos ibaiak gainezka egin ondoren urak eramandako bost pistola aurkitu dituzte Tafallaren inguruetan, Nafarroan.
Santakara udalerriko gizon batek pistola bat aurkitu zuen Tafallatik gertu, eta Guardia Zibilak bere gain ikerketaren ardura, horren deia jaso eta gero hartu zuen.
Guardia Zibilak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, agenteak herritar horrekin harremanetan jarri ziren, pistola jasotzeko eta non aurkitu zuen galdetzeko.
Herritarrak horren berri emandakoan, Guardia Zibilaren patruila batzuk inguru hori miatzera joan ziren, eta agenteek beste lau pistola aurkitu eta armak atzemateko taldearen esku utzi zituzten. Pistola bat osorik aurkitu zuten, eta erabilgarri zegoen oraindik; beste laurak, berriz, ez zeuden erabiltzeko moduan.
Guardia Zibilak pistola horien jabea identifikatu du. Duela urte batzuk hil zen Tafallako gizon bat da; haren senideek ez zekiten etxebizitzan armak zituela.
Oraindik ez dakite pistola horien jabeak armak izateko lizentziarik zuen, ezta zertarako zituen ere.