Gizartea -

UZTAILAREN 16KO EKLIPSEA

Apolo 11 misioaren 50. urteurrenean, ilargi eklipse partziala

Afrikan, Europan, Asiako zenbait tokitan, Australian, eta Hegoaldeko Amerikan ikusi ahalko da eklipsea.

Ilargi eklipsea. Argazkia: EFE.
Ilargi eklipsea.
22:00etatik aurrera ilargi eklipse partziala ikusteko aukera izango dugu

1:19

AGENTZIAK|ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizakiak Ilargira egindako lehen bidaiaren hasieraren 50. urteurrenarekin bat egingo du gaurko ilargi eklipse partzialak. Eklipse hori ikusgai izango da Afrikan, Europan, Asiako zenbait tokitan, Australian eta Hego Amerikan.

Neil Armstrong, Buzz Aldrin eta Michael Collins astronautak Apolo 11 misioan egindako bidariarekin eta Saturno V suziriaren jaurtiketarekin lotutako ekitaldiak egingo dituzte Ameriketako Estatu Batuetan. Herrialde horretan ezin izango dute eklipsea ikusi, baizik eta ilargi betea.

Eklipse partziala 20:43an (18:43, UTC) hasiko da, eta Ilargia eta Lurra guztiz lerrokatzen direnean, 23:30ean (21:30, UTC), Ilargiak kolore gorrixka izango du. Uztailaren 17ko 02:17an (00:17, UTC) bukatuko da eklipsea.

Apolo 11 misioaren hasieraren urteurrena dela eta, egun bizi diren bi astronautek, Aldrinek (89 urte) eta Collinsek (88 urte), ekimen batean hartuko dute parte, Kennedy Espazio Zentroan (CEK).

Astronautak 1969ko uztailaren 20an ailegatu ziren Ilargira, eta hirurak onik bueltatu ziren uztailaren 24an Lurrera, ilargiratze-modulua Ozeano Barean jaitsi zenean, Hawaiiko uharteditik 1.500 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia AEB espazio agentzia Historia Ilargi eklipseak Gertaera astronomikoak