Gizartea -
Indarkeria matxista
Hernanin emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zen gizona karguekin aske utzi dute
Atxilotua epailearen aurrera eraman dute astelehen arratsaldean, eta horrek karguekin aske utzi du.
Agentziak | Erredakzioa
Igandean Hernaniko geriatriko bateko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta atxilotu zuten 22 urteko gizona epailearen esku utzi dute gaur arratsaldean, eta horrek karguekin aske utzi du, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Larunbat goizean, adineko pertsonak zaintzeko egoitzako arduradunak gertatutakoa salatu zuen. Ertzaintzari azaldu zionez, larunbatean gizon bat zentroan sartu zen eta emakume bati ukituak egin omen zizkion. Emakumeak mugikortasun arazoak ditu.
Antza denez, biktimak laguntza eskatzeko txirrina jo zuen, eta gizonak presaka ihes egin zuen orduan.
Erizainetako batek pasabidean atzeman zuen ezezagun bat, baina ihes egitea lortu zuen.
Ikerketa bideratuta, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotzea lortu zuten igande goizean.
Atxilotua epailearen aurrera eraman dute astelehen arratsaldean, eta horrek karguekin aske utzi du.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.