Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Hernanin adineko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Adineko pertsonak zaintzeko erietxe batean gertatu da ustezko sexu erasoa. Gizonak ukituak egin omen dizkio mugikortasun arazoak dituen emakumeari.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du Hernanin geriatriko bateko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Adineko pertsonak zaintzeko erietxe egoitzako arduradunak Ertzaintzari jakinarazi dionez, larunbatean gizon bat zentroan sartu zen eta emakume bati ukituak egin omen zizkion. Emakumeak mugikortasun arazoak ditu. Antza, biktimak laguntza eskatzeko txirrina jo zuen eta gizonak presaka ihes egin zuen.

Ertzaintzaren eta Hernaniko Udaltzaingoaren ikerketari esker, ustezko erasotzailea atxilotu zuten igande goizean. Ondoren epailearen aurrera eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Hernani Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Pertsona edadetuak