Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizonezko batek emaztea hil du Elxen

Gizonezkoak labankadaz hil du emaztea, horrek banandu egin nahi zuela esan ostean. Gainera, gizonezko batek ama hil du Cuencan.

Hilketa matxista, Elxen. Argazkia: Forta
Hilketa matxista, Elxen
Hilketa matxista, Elxen. Argazkia: Forta

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du Elxen (Alacant) 47 urteko emaztea labanakadaz hiltzea leporatuta. Hiriko Felipe Moya kaleko garaje batean izan da hilketa, 7:30 aldera. Gizonak hilketa aitortu omen die agenteei.

Emakumeak banandu egin nahi zuela esan dio senarrari, eta garajera joan da bere gauzak jasotzera, Europa Pressek ikerketako iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Lekuko batek abisua eman dio Poliziari, garajean eztabaida entzuten ari zela eta. Polizia bertaratu denean, gizonak emaztea hil duela aitortu die, eta agenteek labana aurkitu dute.

Oraindik ez dute argitu emakumeak aurretik salaketarik jarri ote zuen eta seme-alabarik bazuten.

Gizon batek ama hil du Cuencan

Bi pertsona hilda aurkitu dituzte gaur Casas de Benitezen (Cuencan), arma zauriekin, 56 urteko gizonezko bat eta 89 urteko ama. Guardia Zibilaren lehenengo hipotesien arabera, gizonak ama hil du tiroz, eta gero bere buruaz beste egin du.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Valentzia gaur