Gizartea -

Auzitegi Gorena

Indarkeria matxistaren biktimek jasaten duten isiltasun konplizeaz ohartarazi dute

Indarkeria matxista kasu baten aurrean senideak eta lagunak isilik geratzea zama handiegia da biktimarentzat eta honek salaketa jartzeari uko egitea eragin dezake. Hala ebatzi du Gorenak.

Senide eta lagunen isiltasunak kalte egiten dio indarkeria matxistaren biktimari.
Senide eta lagunen isiltasunak kalte egiten dio indarkeria matxistaren biktimari.
Senide eta lagunen isiltasunak kalte egiten dio indarkeria matxistaren biktimari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak indarkeria matxistaren biktimek beren inguruarengandik jasaten duten "isiltasun konplizeaz" ¿ohartarazi du. Babes falta horren ondorioz eta erasotzailearen ingurukoek egindako jazarpenagatik biktimak bere burua bakarrik ikusten duela eta salaketa ez jartzea erabakitzen duela dio.    

Hala adierazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak indarkeria matxistagatik zigortutako gizon bati ezarritako zigorra aztertu duenean. Gizonak tratu txarrak eman zizkion bere bikotekideari, eta bortxatu egin zuen. Denbora luzean biktimak erasoak ezkutatu egin zituen.

"Biktimak aurrez salaketarik jarri ez izanak edo salaketa berandu jartzeak ez du haren testigantza zalantzan ipini behar", dio Gorenak.  

Ebazpenaren arabera, senideen eta lagunen isiltasunak nahiz erasotzailearen ingurukoen jazarpenak erabaki horretan eragin zuzena izaten dute. Isiltasun eta jazarpen hori "zama handia" da biktimarentzat, salaketa jarri nahi duelako, baina horretarako babesik eta laguntzarik ez duelako. Alabaina, "horrek ez dio sinesgarritasuna kendu behar biktimaren testigantzari", azpimarratzen du ebazpenak.

Aipatu kasuan, gizonak hainbat aldiz jipoitu zuen emakumea. Lesio ugari eragin zizkion eta ebakuntza bat ere egin behar izan zuen, baina istripu baten ondorioz izan zela esan zuen.

Bi urte eta erdiz egon zen horrela, baina 2015ean harremana etetea erabaki zuen. 2016eko ekainean, baina, gizonak etxeko atarian itxaron zion: konortea galtzeraino jipoitu eta bortxatu egin zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa