Gizartea -

Indarkeria matxista

Kote Cabezudo argazkilaria auzipetu dute 47 delitugatik, horietatik 4 sexualak

Esan bezala, sexu askatasunaren aurkako 4 delitu, intimitatearen kontrako 13, 17 iruzur-delitu eta osotasun morala urratzen duten beste 5 leporatu dizkiote.

Kote Cabezudo argazkilaria auzipetu dute 47 delitugatik. ETBen bideo batetik ateratako irudia
Kote Cabezudo argazkilaria auzipetu dute 47 delitugatik
Kote Cabezudo argazkilaria auzipetu dute 47 delitugatik. ETBen bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako laugarren Instrukzio Epaitegiak Kote Cabezudo argazkilaria auzipetu du ustez 47 delitu egin dituelako; horietatik 4 harekin lan egin zuten modeloen sexu askatasunaren aurkakoak izan ziren.

Donostiako argazkilariaren kontrako kausa ikertzen dabilen Julian Garcia Marcos epaileak 2013an abiatutako auzia itxi du, eta Cabezudoren aurkako auzipetze epaia eman du, horren guztiaren atzean 47 delitu egon litezkeela iritzita.

Hain zuzen ere, sexu askatasunaren aurkako 4 delitu, intimitatearen kontrako 13, 17 iruzur-delitu eta osotasun morala urratzen duten beste 5 leporatu dizkiote.

Gainera, dagoeneko preskribatuta dauden beste sei sexu abusu kasuren lekukotzak jaso ditu auziak, nahiz eta horiengatik ez duten epaituko.

Uztailaren 1ean argitaratutako epaiak, baina, auzitik kanpo uzten du Kote Cabezudoren webguneak diseinatu zituen informatikaria.

2013az geroztik Donostiako epaitegiek hainbat ikerketa abiatu dituzte Cabezudoren aurka. 2018tik behin-behineko espetxealdian dago. Auzietako batean, gainera, bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, justiziari trabak jartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa