Gizartea -
UHOLDEAK NAFARROAN
Bigarren mailako hainbat errepide itxi dituzte Tafalla inguruan, uholdeen ondorioz
Halaber, N-121 errepidea itxi behar izan dute 30. kilometroan eta bien bitartean AP-15 autobidetik ari dira bideratzen autoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken orduetan Tafalla inguruan izandako euriteek eta uholdeek hainbat eragozpen sortu dituzte errepideetan, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Bigarren mailako errepideei dagokienez, itxita daude NA-1240, NA-5330, NA-5331 eta NA-5381 errepideak Santakaran, Pitillasen eta Murillo el Cuenden, eta NA-5300 eta NA-5301 errepideak Erriberrin eta Beiren.
Halaber, N-121 errepidea itxi behar izan dute 30. kilometroan eta bien bitartean AP-15 autobidetik ari dira bideratzen autoak.
Horrez gain, goizaldean zirkulazioa berrezarri dute AP-15 autobidearen eta Tafalla artean. Aitzitik, AP-15 autobidetik Puiurako sarbidea ere erabat itxi dute.