Gizartea -

Uholdeak Nafarroan

Tafallako uholdeen irudi beldurgarriak, Twitterren nagusi

Bart gauean Nafarroako herrian gertatzen ari zen hondamendiaren lekuko bihurtu ziren sare sozialak.

Furgoneta bat, urak eramanda, Tafallan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Furgoneta bat, urak eramanda, Tafallan.
Tafallako uholdeen irudi ikusgarrienak

1:53

Eider Garaikoetxea | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibaiak eramandako autoak, erabat txikitutako errepideak, Zidakos ibaia itsaso zakar bihurtuta... 22:00ak pasatxo ziren, bat-batean Nafarroako herri baten izena gailentzen hasi zen sare sozialetan: Tafalla. Erriberriko merindadeko herri horretan metro koadroko 100 litro pilatu ziren denbora gutxian, eta urak dena hartu zuen: kaleak, dendak, bideak...

Erabiltzaileak, batzuk hondamendiaren lekuko zuzenak, bideoak eta argazkiak partekatzen hasi ziren. Irudi ikaragarriz bete zen laster Twitter. Gainerakoek, harri eta zur, elkartasun eta kezka mezuak helarazi zizkieten kaltetutako tafallarrei. Goizaldean susmo txarrenak baieztatu dira: pertsona bat hil da, urak haren autoa eramanda.

Tafallak Twitterren gai nagusienen artean jarraitzen du, 12 orduren ostean. Bart gaueko irudirik ikusgarrienak bildu ditugu segidan:

Autoak, asko eta asko piztuta, urak eramanda:

Mercadona supermerkatuko aparkalekua ur azpian geratu zen. Lekukoen arabera, bezero eta langileak teilatura igo behar izan ziren, bertatik atera zituzten arte:

Uholdeek Tafallako kirol denda bateko produktu ia guztia aterarazi zuten:

Erriberrin ere izan da txikizioa:

Hazitako urek N-121 errepidea hondatu dute, Puiun:

Aurreneko irudiak, bestalde, honakoak izan ziren:

Hondamendiaren biharamunak irudi lazgarriak utzi ditu:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitter Nafarroa Alerta meteorologikoak Sare sozialak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Erriberri