Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute sanferminetan sexu-eraso batekin lotuta

Biktimak astelehen goizean jarri du salaketa. Erasoa komun publiko baten inguruan gertatu zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du astelehen honetan Iruñean emakume bati sexu-erasoa egin diolakoan.

Erasoa komun publiko baten inguruan gertatu zen eta han atxilotu dute susmagarria, goizeko 08:00ak aldera.

Biktimak salaketa jarri du eta Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian, Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Enrique Maya alkateak kazetariei esandakoaren arabera, gizonak ukituak egin zizkion. "Sexu-abusu kasu bat izan omen da, eta ez eraso bat", zehaztu du.

___________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sanferminetako egitaraua Tratu txarren biktimak Matxismoa Iruñeko Udala Sexu erasoak