Gizartea -
GIPUZKOA
Gizon bat atxilotu dute ubide batera erori ondoren alkoholean positibo emateagatik
Istripuaren tokira suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errepidetik irten eta errekatxo batera erori den auto bateko gidaria atxilotu dute Donostian. Gizonak positibo eman du Udaltzaingoak egindako alkoholemia proban.
Udaltzainek adierazi dutenez, istripua goizeko 07:15 inguruan gertatu da. Ibilgailua Donostiako Igara Bidetik irten da eta errekatxo batera erori da. Gidaria bere kabuz irten da ibilgailutik.
Istripuaren tokira suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu dira. Errekatik atera ondoren, alkoholemia proba egin diote gidariari eta positibo eman du. Gizona alkoholaren eraginpean gidatzeagatik atxilotu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea