Gizartea -

Tragedia Mediterraneoan

Gutxienez 81 pertsona migratzaile desagertu dira Tunisiako kostaldean

Ontzia duela bi egun abiatu zen Zuara hiritik (Libia). Jitoan zegoen, eta arrantza-ontzi batek aurkitu du. Arrantzaleek kostazainei abisua eman diete.

Pertsona migratzaileak erreskate ontzi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona migratzaileak erreskate ontzi batean. Artxiboko argazkia.
Pertsona migratzaileak erreskate ontzi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 81 pertsona migratzaile desagerturik daude, txalupa bat hondoratu ondoren, Zarziseko kostaldean (Tunisiako hegoaldea), Chamseddine Marzoug Ilargi Gorriko kideak jakitera eman duenez.

Marzougen hitzetan, ontzia duela bi egun abiatu zen Zuara hiritik (Libia). Jitoan zegoen, eta arrantza-ontzi batek aurkitu du. Arrantzaleek kostazainei abisua eman diete.

"Hiru pertsona erreskatatu eta ospitalera eraman dituzte. Horietako bat duela pare bat ordu hil dela esan berri digute. Beste bi Zarziseko harrera zentro batean daude", adierazi du ekintzaileak.

Tripoli eta Tunisiako muga lotzen dituzten hondartzak gizakiekin trafikatzen duten mafien gotorleku nagusia bihurtu dira azken bi urteetan, nahiz eta Europako patruilariak bertan izan.

597 hildako 2019an

Migraziorako Nazioarteko Erakundeak azaldu duenez, guztira 597 etorkin hil dira itsasoan, Europako kostaldera heltzeko saiakeran, 2019ko hasieratik.

343 pertsona "ibilbide zentrala" izenekoan hil dira. Libiako kostaldetik abiatzen da, eta munduko hilgarrienetariko bat da.

2018 osoan 620 pertsona hil ziren Mediterraneoan. Ondorioz, duela hilabete batzuk herrialde batzuek erreskateetan laguntzen duten gobernuz kanpoko erakundeen lana debekatu zutenetik joera aldaketa bistakoa da.

Migraziorako Nazioarteko Erakundearen arabera, urteko lehen seihilekoan 27.834 migratzailek Europara heltzea lortu dute hiru ibilbide nagusi horietatik, % 35 gutxiago 2018ko epe berdinarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Naufragioak Errefuxiatuak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak