Gizartea -

Oporrak lasaitasunez

Oporretan etxeetako lapurretak saihesteko aholkuak

Bilboko udalak hainbat aholku eman dizkie herritarrei euren etxeetan lapurretarik jasan ez dezaten.

Lapurretak etxebizitzetan. Argazkia: EiTB.
Lapurretak etxebizitzetan. Argazkia: EiTB.
Lapurretak etxebizitzetan. Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hona hemen etxeak ondo babesteko hainbat aholku:

- Ez eman kanpoan egongo zaren informaziorik.

- Ez utzi kanpoan zaudela dioen mezurik.

- Joan aurretik, erabaki etxeko ateak eta leihoak sendotzea beharrezkoa den ala ez.

- Itxi atea ondo, hainbat bueltarekin hobe.

- Ez utzi giltzarik oin-zatarraren azpian edo ezkutatuta.

- Senide edo auzokoren batengana jo inork nabari ez dezan etxean ez dagoela inor.

- Konfiantzazko norbaiti esan zu aurkitzeko lekua edo modua.

- Baliozko objektuak etxetik kanpoko segurtasun-kutxetan gordetzea komeni da.

- Irten baino lehen, ikuskatu uraren, argindarraren eta gasaren giltzak ondo itxita daudela.

- Etxean aldamioak badauzkazu, itxi leihoak eta pertsianak, ez eduki balio handiko objekturik kanpokoen bistara.

Oporretatik bueltan, atea bortxatu edo zabaldu dutela ikusiz gero, ez sartu eta ez ukitu ezer. Deitu berehala 112 (Ertzaintza) edo 092 (Udaltzaingoa) telefonoetara eta eman horren berri.

Bidaian zehar kontuan hartu beharrekoak:

- Bidaian joan aurretik agiri pertsonalak prestatu.

- Ez eraman diru-kopuru handirik gainean.

- Aireportu eta geltokietan zureak diren gauzak zaindu.

- Autoan bidaiatu ez gero, autoaren egoera ikuskatu.

- Ibilbidea eta geldialdiak aukeratu.

- Segurtasun uhala erabili, eta motorrean, kaskoa.

- 12 urtetik beherako umeak atzeko jarlekuetan joan behar dira.

- Bidaia umeekin egin behar baduzu, ziurtatu ateak ondo itxita daudela eta jarri adingabekoei egokitutako jarlekuak.

- Abiadura eta distantzia egokiak mantendu beti.

- Autoaren giltzaren bi kopia eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oporrak gaur Lapurretak azken ordukoa