Gizartea -

Sanferminak

Lau polizia taldetako 2.600 agentek koordinatuta lan egingo dute sanferminetan

Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak, Foruzaingoak eta Udaltzaingoak sexu erasoak, ebasketak eta lapurretak izango dituzte batik bat jopuntuan.  

Sexu erasoak, ebasketak eta lapurretak dira delitu ohikoenak sanferminetan
2018ko sanferminak
Segurtasun neurri zorrotzak izango dira Iruñean sanferminek irauten duten 9 egunetan

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau polizia taldetako 2.600 agentek larunbatetik aurrera Iruñean eta Nafarroa osoan lan egingo dute, aurten zaldi gaineko poliziak ere izango dituen dispositibo batean, 2019koak sanfermin “seguru eta gizalegezkoak” izan daitezen, nola prebentzio aldetik hala balizko delituen aurreko erantzunari dagokionez.

Hori azaldu dute, gaur, astelehenarekin, bertan parte hartuko duten segurtasun talde eta indarretako (Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa) arduradunek jopuntuan, sexu erasoak, ebasketak eta lapurretak jarrita “koordinatuta” jardungo den dispositiboa itxitzat eman eta gero.

Dispositiboa osatzen duten 2.606 agenteetatik 700 Polizia Nazionalekoak dira, 796 Guardia Zibilekoak, 710 Foruzaingokoak (300, beren-beregi hiriburuan) eta 400 Iruñeko Udaltzaingokoak. Gainera, Babes Zibileko 160 laguntzaile Iruñeko erdigunean barreiatuta ibiliko dira jaietan.

Jose Luis Arasti, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, buru izandako segurtasun-batzarrean gogora ekarri dutenez, sanferminetako delitu ohikoenak ebasketa txikiak, iruzurrak eta engainuak eta etxeetako lapurretak dira.

“Sexu askatasunaren aurkako delituengatik ere kezkatuta gaude”, esan du Arastik La Manada taldean egindako bortxaketa gogoan hartuta, eta erantsi du iruindarrak auzi horretan “duintasunaren eredu” izan direla, “zero tolerantzia” erakutsita. Halaber, Arastik gehitu du polizia taldeak jarrera horiei aurrea hartzeko lanean ari direla eta horrelakorik gertatzekotan ez direla zigorrik gabe geldituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak