Gizartea -

Gipuzkoa

Dron batek ikuskatu ditu Elgoibarren behera etorri zen eraikinaren egitura kalteak

Gainera, Udalak San Bartolome kaleko sarbide batzuk itxi ditu inguruan lan egiten ari diren pisu handiko makinentzat.

Elgoibar. Argazkia: EITB
Elgoibar. Argazkia: EITB
Ondoan eraikitzen ari diren etxearen obrarekin lotuta egon daitekeela uste dute

1:45

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dron batek ikuskatu ditu gaur goizean, airetik, Elgoibarko San Bartolome kalean atzo eraitsi zen eraikineko egitura kalteak, eta inguruko bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute oraindik.

Udaletik jakinarazi dutenez, 3 eta 5 atarietako bizilagunak ere etxetik aterarazi dituzte azken orduotan. Hala, 15 bat etxebizitza dira, bost ataritakoak, jendez hustu dituztenak.

San Bartolome kaleko 2, 4 eta 6 atarietako bizilagunak atzo atera behar izan zituzten etxetik ondoko eraikina eraitsi zenean, baina zorionez ez zen inor zauritu. Bizilagunek, badaezpada, etxetik kanpo pasatu behar izan dute gaua.

Gainera, Udalak San Bartolome kaleko sarbide batzuk itxi ditu inguruan lan egiten ari diren pisu handiko makinentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gipuzkoako albisteak Elgoibar Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitzen merkatua