Gizartea -

Ipar Euskal Herriko ikastolak

Peio Jorajuria izango da Seaskako presidente berria

Abuztuan hartuko du Jorajuriak Paxkal Indoren lekukoa Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioaren lehendari bihurtzeko.

EUSKADI IRRATIA | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peio Jorajuria izango da Seaskako presidente berria. Abuztuan hartuko du Paxkal Indoren lekukoa, eta Hur Gorostiaga izango du alboan.

Indok berak aurreratu du Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan izena. Gaurkoa egun berezia izan da ezbairik gabe azken 11 urte hauetan Iparraldeko Ikastolen Elkarteko presidente izan denarentzat, azkenekoz izan baita ikastolen kontseiluaren buru. Hamaika urte hauetako balantzea egiterakoan, lana bera baino gehiago Seaskan aritzea ohorea izan dela azpimarratu du Paxkal Indok. Uztailaren amaiera arte jarraituko du Indok karguan.

Seaska utzita, garapen kontseiluko presidente lanetan ariko da aurrerantzean Paxkal Indo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gizartea Albisteak Hezkuntza Eguneko albisteak Irratia euskaraz