Gizartea -
Jazoera
Lagun batek erredurak izan ditu aurpegian, Bilbon izandako sute baten ondorioz
Zirkuitu labur batean lanean zeuden bi langile, sutea piztu denean. Hainbat lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastuta.
EITB.EUS
Pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, aurpegian erredurak dituela, eta beste lau artatu, kea arnastuta, larunbat honetan Bilboko Sabino Aranako 35. zenbakian piztutako sute batean zauritu ostean.
Ertzaintzako iturriek eitb.eusi jakinarazi diotenez, mutualitateko bulego batean jazo da ezbeharra. Bi behargin lanean zeudela, zirkuitu labur batean piztu da sutea. Euren kabuz itzaltzen saiatu dira, baina azkenean suhiltzaileei deitu behar izan diete. Gainera, anbulantziak, Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa ere bertaratu dira.
Dirudienez, eraikin barruan zeuden lau lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastuta, eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, aurpegian erredurak dituelako. Zauriak larriak ote diren ez dute momentuz argitu.
Sutea itzali egin dute, eta zonaldea aireztatu.