Gizartea -

Medikuntza

EAEko herritarren % 85 eutanasia legeztatzearen alde daude

Adingabeen gaixotasun larrietan, gehienek medikuaren iritzia lehenetsi behar dela uste dute.

Odolez betetako xiringa bat. Irudia: ETB
Odolez betetako xiringa bat
Odolez betetako xiringa bat. Irudia: ETB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko gizartearen % 85 eutanasia legeztatzearen alde dago, eta gaixo terminalek nahi dutenean bere bizitzarekin bukatzeko eskubidea izan beharko luketela ere uste dute "gehienek".

12 edo 13 urteko adingabeen bizitza arriskuan jar dezaketen gaixotasun larrietan, eta gurasoek tratamendua emateari uko egiten badiote, gehienek medikuaren iritzia lehenetsi behar dela uste dute (% 46), % 23k gurasoek erabaki behar dutela uste dutelarik.

Aztertu den beste gaietako bat sendagaien erabilera da, horien "gehiegizko erabilera" nabari baita. Horrela, biztanleriaren % 47k gaitz arinen aurrean bere kabuz hartzen dituela sendagaiak dio, eta soilik % 15 doa medikuaren kontsultara.

Gainera, biztanleriaren erdiak jendea beharrezkoa dena baino gehiagotan doala medikuarengana uste du, eta % 62k beharrezkoak direnak baino sendagai gehiago hartzen direla.

Azken urtean Osakidetzako zerbitzuak erabili dituzten EAEko biztanleek hamarretik 7,6 puntu eman dizkiote. Hala ere, orokorrean euskal osasungintzaren balorazio "oso positiboa" egiten duten arren, adituen eta ebakuntzen kontsultarako itxarote zerrendek suspenditu egin dute.

Herritarren % 93k EAEko osasungintza ongi edo oso ongi dabilela uste dute; soilik % 6k uste dute gaizki edo oso gaizki dabilela. Balorazioa orain dela bost urtekoa baino hobea da. Zehazki, herritarrek oso modu positiboan baloratu ditu euskal osasun sistemaren alderdi guztiak.

Herritarrak banatuta daude Eusko Jaurlaritzak osasungintzari eskainitako baliabideen nahikotasunari dagokionez: % 51k justuak direla uste du eta % 41ek beharrezkoak baino gutxiago direla.

EAEko biztanleriaren %16k mediku aseguru pribatua duela baieztatu du, eta arrazoi nagusia arretarako abiadura da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eutanasia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagaiak