Gizartea -
Zinema
Alice Waddington bilbotarrak 'Scarlet' filma zuzenduko du Netflixerako
Egile gazteak Kristen SaBerrerekin batera idatziko du filmaren gidoia.
Agentziak | Erredakzioa
Deadline hedabide espezializatuak adierazi duenez, Alice Waddington zinemagile bilbotarrak Scarlet filma zuzenduko du Netflix plataforma digitalerako.
Proiektu honen ekoizlea ere izango den egile gazteak Kristen SaBerrerekin batera idatziko du filmaren gidoia. Oraingoz, ez dago pelikulan agertuko diren baieztatutako aktoreen zerrendarik.
Waddingtonek (1990, Bilbo) Paradise Hills filma estreinatu zuen Sundanceko jaialdian iaz, Emma Roberts, Milla Jovovich, Eiza Gonzalez eta Awkwafina aktoreen film luzean estreinatuz.
Nacho Vigalondok eta Brian DeLeeuwek sinatutako gidoiarekin, Padadise Hills filmak zientzia fikziozko maitagarrien ipuin birziklatu baten itxura hartzen du, ikuspegi feministatik.
“Nire lehen filmari egiten nekizkien gauzetan oinarrituz eta ahal nuen guztia adituz egin nion aurre. Egoa ez dela inoiz aholkulari edo lagun ona uste dut”, azaldu du egileak.