Gizartea -
Istripua
Lagun bat hil da Antzuolan izan den zirkulazio istripuan
Gainera, 50 urteko emakume bat zauritu egin da. Arratsaldeko 17:15 inguruan bi autok talka egin dute Elorriorako noranzkoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
85 urteko gizon bat hil da arratsalde honetan Antzuolan (Gipuzkoa) izan den zirkulazio istripuan. Halaber, 50 urteko emakume bat zauritu egin da. Hildakoa antzuolarra zen.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:15 inguruan jazo da, Elorrioko noranzkoan, bi autok talka eginda.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira istripuaren tokira.
Medikuek 4 x 4 ibilgailuko gidariaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. VW Golf autoko gidaria, 50 urteko antzuolarra, Arrasateko Ospitalera eraman behar izan dute.
Ertzaintzak A-636 errepidetik bideratu du zirkulazioa.