Gizartea -

Ingurumena

Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an

Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute.

Aire poluzioa Serantesetik. Argazkia: Luis Cazallas Ruiz
Aire poluzioa Serantesetik
Aire poluzioa Serantesetik. Argazkia: Luis Cazallas Ruiz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin.

Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute.

Ikerketak Nafarroako 12 neurketa estazio eta EAEko 55 aztertu ditu. Datuen arabera, 2018an kutsadura mailaren murrizketa orokorra lortu da.

Hala ere, hiriburuetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea), autopistetan, autobietan, zentral termikoetan eta instalazio industrial batzuetan sortutako kutsadura lurraldetik zabaldu dela egiaztatu da, urruneko eskualdeetara eta landa eremura iritsiz.

Euri ugariek eta atmosferaren ezegonkortasunak kutsadura murriztu dutela dio txostenak, baina hura sakabanatzeari eta normalean negukoak diren kutsatzaileei ere lagundu diela.

Bestetik, atmosferako kutsadurak eragindako osasun kostuak gutxienez 50.000 dolarrekoak dira urtero, Espainiako BPGren % 3,5 Munduko Bankuaren arabera. Hori laboreetan eta ekosisteman eragindako kalteak kontuan izan gabe.

Osasunerako arriskua

Troposferako ozonoa biztanleriari gehien eragiten dion eta gehien hedatzen den kutsatzailea da, egonkor mantentzen dena edo goraka doana. Hori tenperatura igoeren eta udako muturreko egoera meteorologikoen ondorioa da.

Aire kutsaduraren murrizketa abagune meteorologikoaren ondorioa da, ezegonkortasun atmosferiko handiagoagatik eta zentral termikoen elektrizitate ekoizpen murrizketagatik nabarmentzen dena. Hala ere, ziklo ekonomikoaren aldaketak erregai fosilak gehiago erretzea eragin du garraioan eta industrian.

Organizazio ekologistaren ustez, aire kutsadura "garrantzi handiko arazo bezala hartu beharko litzateke". Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) arabera, Espainian 30.000 pertsona hiltzen dira urtero aire kutsaduraren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa albisteak Euskal Herriko kutsadura